
Ideia bat, txinparta bat, kale kantoi batean gurutzatutako bi izpi… aski dira asmatzailearen sena pizteko. Gizarteari on egingo deutsan zerbait, bizimodua izugarri erraztuko deuskun tresnaren bat mingainaren puntan dauka; ataratzea baino ez jako falta… Irudimena, adimena, oroimena… gizakiaren gaitasun danei men eginda be, gerta leiteke ‘mena’ amaiera horreek danak ‘pena’ bihurtzea, penaren etsipena eta etsipenaren pena. Asko dira asmakarien handien sortzaileak, baina gehiago izango dira asmatzaile izateko bidearen erdian galdutakoak, ideia bat guztiz gauzatzera ailegau ez diranak. Izan gura eta izan ezina urteerarik bako kalea da. Halakoetan, ostera, ez etsi; itxi esku artean daukazun hori, urten etxetik eta zoaz vuelta bate motera. Hartu arnasa eta, lasaitu ostean, pentsa egizu zer egin dauen huts. Etsipena ez daitela bidearen amaiera, espada asmatzearen plazara luzatuko dauen saihesbidea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario