jueves, 25 de noviembre de 2010

Ametsak,Kolore biziz,Gure bidean


Koloreak preso bizi dira egunez.
hala ere gauez, ihes egiten dute hegan eta
lo dagoen jendearen ametsetan sartzen dira,
ordu batzuetan besterik ez bada ere, libre bizitzeko
hargatik izaten dira ametsak hain bizi.
Egunak ez du oraindik argitu baina oskarbi dago
zerua. Pentsa, inor gutxik daukala bere herriaren
egunsentiaz gozatzeko aukerarik.
ireki ba begiak jaiotzear dagoen egun berrirako,
jarri gaitezen zirrikitutik harago begira, sarrailatik
haragoko argira.
gure bidean.

martes, 23 de noviembre de 2010

Iragana...


Iragana edo lehena gauden momentuaren aurretik gertatu den oro dugu

Motibazioa:D


Psikologian, motibazioa, izaki bizidun bati buruz, bere portaera eta jokabidea zuzendu egiten duten prozesuen multzoa da. Jarduera bat abiarazi eta, beharreko intentsitatean, horren jarraipena eragiten du, jarduera burutu arte. Motibazioa barne-prozesu bat da, inkosnzientearekin lotua askotan, eta beraz, ez da zuzenean behatzen. Bestalde, motibazioaren gaia sarri aztertzen da lan eta hezkuntza moduan, pertsonen emaitzak gehitzeko helburuz. Halatan, lantokietan motibazioa piztu eta indartzeko metodologia eta teknika ugari garatu da.

viernes, 12 de noviembre de 2010

Etsipena!


Ideia bat, txinparta bat, kale kantoi batean gurutzatutako bi izpi… aski dira asmatzailearen sena pizteko. Gizarteari on egingo deutsan zerbait, bizimodua izugarri erraztuko deuskun tresnaren bat mingainaren puntan dauka; ataratzea baino ez jako falta… Irudimena, adimena, oroimena… gizakiaren gaitasun danei men eginda be, gerta leiteke ‘mena’ amaiera horreek danak ‘pena’ bihurtzea, penaren etsipena eta etsipenaren pena. Asko dira asmakarien handien sortzaileak, baina gehiago izango dira asmatzaile izateko bidearen erdian galdutakoak, ideia bat guztiz gauzatzera ailegau ez diranak. Izan gura eta izan ezina urteerarik bako kalea da. Halakoetan, ostera, ez etsi; itxi esku artean daukazun hori, urten etxetik eta zoaz vuelta bate motera. Hartu arnasa eta, lasaitu ostean, pentsa egizu zer egin dauen huts. Etsipena ez daitela bidearen amaiera, espada asmatzearen plazara luzatuko dauen saihesbidea.

lunes, 8 de noviembre de 2010

Gorrotoa!

Gorrotoa edo herra sentimendua objektu baten izaki edo gauza baten suntsidura nahian datza. Ezezko sentimendua da, maiteren aurkakoa, hala ere, askotan maitasuna gorroto bihurtzen da, eta alderantziz. Gorrotoa beldurrean oinarrituta izan daiteke.