
Koloreak preso bizi dira egunez.
hala ere gauez, ihes egiten dute hegan eta
lo dagoen jendearen ametsetan sartzen dira,
ordu batzuetan besterik ez bada ere, libre bizitzeko
hargatik izaten dira ametsak hain bizi.
Egunak ez du oraindik argitu baina oskarbi dago
zerua. Pentsa, inor gutxik daukala bere herriaren
egunsentiaz gozatzeko aukerarik.
ireki ba begiak jaiotzear dagoen egun berrirako,
jarri gaitezen zirrikitutik harago begira, sarrailatik
haragoko argira.
gure bidean.


